XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

* 1. Nazioarteko joerak.

Joera guzti hauek, herri edo Estatu bakoitzeko egokiera sozio-politiko eta artistikoen arabera, gisa eta testuinguru desberdinetan mamitu izan dira Europan eta Mendebaldean.

Ikus ditzagun guztiez ohar llabur batzuk.

a) Lehen Razionalismoa.

XX. mendearen aurreneko hogei urteetan jar dezakegu mugimendu hau.

Utopiak baztertu, eta arkitektura hirigintzarekin lotuta begiratu zuen.

Etxebizitzak, teknikaren garapenarekin batera planteatu zituen Razionalismoak.

Hormigoia ez da estaltzen, alderantziz, batzuetan kofraduraren aztarnak agerian uzten dira.

J.L. Garnier (1825-1898) eta Perret (1874-1954) gogora ditzakegu Frantzian, eta P. Behrens (1868-1940) Alemanian.

b) Espresionismoa.

Ez du espresionismo piktorikoarekin paralelismo handirik; baina, hark bezala, funtzionalismoa eta baliagarritasuna arbuiatu egiten ditu.

Beiraren erabilpena, artelanaren adierazgarritasuna eta banakotasuna zaintzen ditu korronte honek.

Arkitektorik ospetsuen bezala B. Tant (1880-1938) eta E. Mendelsohn (1887-1953) azpimarratuko ditugu.

ERICH MENDELSOHN (1857-1953): Einstein Dorrea (Potsdam, 1920). 1919tik ezaguna zen Mendelsohn, erakutsiak bait zituen irudimenezko bere arkitektur marrazkiak: gerora egikarituko zituenen aurrerapen teoriko orokorrak ziren. Eta hemengo hauxe da haren lehenengo obra egina.